Askotariko hizkuntza eszenikoekin esperimentatzeko grinak eta horiek ikusle mota guztien zerbitzura jartzeak akuilatu zituen taldea sortzeko. Antzerki bizia, oraingoa, konprometitua eta errealitateari lotua.

Kulunka Teatro konpainia 2010ean sortu zuten, Hernanin (Gipuzkoa), Garbiñe Insausti eta José Dault aktoreek, bi-biak Madrileko Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolako formakuntza akademikodunak eta antzerki-ibilbide zabalekoak.
Hamar urteko ibilbidean, Kulunka Teatrok bide egin du Espainiako konpainia nagusien artean, eta nazioartean oihartzun azpimarragarriko egitura sendoa da orain. Bere ekoizpenen mila bat emanaldi egin dira 30 herrialdetan, eta gure mugen barruko zein gure mugez haragoko konpainiaren entzutearen eta onarpenaren erakusgarri da haren sari-zerrenda garrantzitsua.
Erronka hori gauzatu ahal izateko, kolaboratzaile-talde egonkorra dauka Kulunkak, eta horiei beste izen batzuk batu zaizkie proiektu bakoitzaren beharren arabera.
Ezaugarriak
30 Herrialde
Erregistro garrantzitsuak gure mugen barruan eta kanpoan

Interpretazioan lizentziaduna Madrilgo Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolan (2007). Trebatzen jarraitu zuen Philippe Gaulier, Mar Navarro, Will Keen, Arianne Moushkine, Andrés Lima, Alfredo Sanzol, Alvaro Tato, Veronique Norday eta Yayo Cáceres-en eskutik.
Aktore aritu da Gato Negron, Aragoiko Zentro Dramatikoan, Tranvía Teatron,
Perez de la Fuente Producciones-en, LaSed Teatron eta Focus-en. 2010an bere konpainia propioa sortu zuen: Kulunka Teatro.
Ekoizlea, ko-egilea eta aktorea, “André eta Dorine” eta “ Solitudes” ikuskizunetan/ ko-zuzendaria “Edith Piaf, Taxidermia de un Gorrión” ikuskizunean.

Arte Dramatiko eta Musika-terapia ikasketak egin ditu, Madrilgo Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolan eta UNED-en, hurrenez hurren; eta ahotsaren patologietan aditua da, Alcaláko Unibertsitatean. Trebatzen jarraitu zuen La Abadia Antzokian eta Sevillako TNT-n. Hauek izan zituen maisu: Mar Navarro, Hernán Gené, Carlos Aladro, José Luis Gómez, Veronique Norday, Ricardo Iniesta, Alfonso Zurro. Frantzian, Italian eta Polonian ere zabaldu du bere prestakuntza, Philippe Gaulier, Arianne Mouchkine, Antonio Fava eta The song of the Goat konpainiaren eskutik.
Hainbat konpainiatan aritu da, hala nola Imprebís, Yllana, Atalaya, Gato Negro… konpainietan, eta 2010ean berea sortu zuen: Kulunka Teatro. Munduko 30 herrialdetik gora ibiltzen ditu orain harekin, biraz bira.
2017an Finalista izan zen Max Sarietan, Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren kategorian, EDITH PIAF, Taxidermia de un gorrión ikuskizunean egindako lanagatik. Antzerkigintzan egiten duen lanarekin batera, abeslari ere aritzen da, eta artista entzutetsu ugarirekin lan egin du, hala nola Kepa Junkerarekin, Iñaki Salvadorrekin eta Batumiko Orkestra Sinfonikoarekin.
Ekoizlea, ko-egilea, aktorea eta maskaren sortzailea “André eta Dorine” eta “Solitudes” ikuskizunetan/ Aktorea “Edith Piaf, Taxidermia de un Gorrión” antzezlanean.

Madrileko Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolako lizentziaduna da. Aktore aritu da CDN zentroan eta CNTC konpainian, eta, besteak beste, zuzendari hauek izan ditu gidari: Ernesto Caballero, Eduardo Vasco, Alfredo Sanzol, Fernando Bernués, Ana Zamora eta Ignacio García May. Gurean, Tanttaka konpainian lan egin du erregularki. Horrez gain, dozena bat ikuskizun zuzendu du hainbat talderentzat (Joven CNTC, El desdén con el desdén; Kulunka Teatro, André eta Dorine, Solitudes, QuitamiedoS; Teatro Paraíso, Pulgarcito, ÚniKo…).
Jaso dituen sarien eta izendapenen artean hauek nabarmentzen dira: finalista 2018ko Max Sarietan, Gizonezko Aktore Protagonista Onenaren kategorian, 2020ko “josé Luis Alonso” Saria, Zuzendari Berrien kategorian (ADEk ematen duen saria) eta finalista 2020ko Max Sarietan, Eszena Zuzendaritza Onenaren kategorian.
Ko-egilea eta zuzendaria, “André eta Dorine” eta “Solitudes” ikuskizunetan/ Egilea eta zuzendaria, “QuitamiedoS” ikuskizunean.

2010ean Kulunka Teatro konpainian sartu zen André eta Dorine antzezlana sortzeko. Ikuskizunak ez du bere ibilbidea agortu eta, Solitudes lanarekin batera, 30 herrialdetik gora ibili dituen eta aitormen garrantzitsuak jaso dituen biran jarraitzen du.
Aktorea eta ko-egilea, “André eta Dorine” eta “Solitudes” ikuskizunetan.

Zuzendaria eta dramaturgoa da, antzerkigintzan, zirkuan, dantzan eta performancean. Hainbat konpainiatan eta ekoiztetxetan lan egin du. Hauek dirahorietako batzuk: Yllana, Tragaleguas, Teatro Español, Ana Pasadena Konpainia, Kulunka Teatro, Espainiako Zentro Dramatikoa (CDN), Teatro Circo Price, Si Acaso Teatro, Psirc Konpainia, Mono Habitado konpainia. Twisting the Balance konpainiaren sortzaileetako bat da.
Zirkua, antzerkigintza eta performanceak kontuan hartuta, 30 ikuskizunetik gora zuzendu ditu azken urteetan, eta bere lanetako askok sariak jaso dituzte; esaterako, 2008ko Errebelazio Ikuskizun onenaren Max Saria -Desde lo invisible lanagatik-, Bilboko 2014ko Act-Festivaleko lehen saria, Silbatriz Ponsekin batera -Episodio 8 ikuskizunagatik-, eta Valladolideko Kale Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdiaren OFF saileko Ikuskizun Onenaren Saria -Circo Deriva konpainiarentzat egindako Ya es tiempo de hablar del amor antzezlanagatik-.
Zuzendari laguntzailea eta ko-egilea,“André eta Dorine” eta “Solitudes” ikuskizunetan.
L A N K I D E T Z A
K U L U N K A T E A T R O

Aktorea, “Edith Piaf, Taxidermia de un gorrión” eta “André eta Dorine” ikuskizunetan.

Aktore aritu da CDNko hainbat ekoizpenetan, Andrea D’Odoricoren zuzendaritzapean, eta askotariko konpainia eta kolektibotan, esaterako, Cuartoymitad Teatro, Sleepwalk Collective, Alberto Cortés eta Grumelot-en. La Fura dels Baus konpainiarekin ere lan egin du performance ugaritan.
Gaur egun, La Intemerata konpainiako kidea da, eta bertan sortu eta ekoitzi ditu Roberto Bolañoren Una novelita lumpen, La donna immobile (Antzezpen Onenaren Saria eta Ikuskizun Onenaren Saria X Cenit Sariketan), Lucientes eta Federco García Lorcaren Aleluya Erótica.
Telebistan Cuéntame, La que se avecina, Centro médico eta El comisario telesailetan lan egin du.
Kulunka Teatron aktore aritzen da 2015 urteaz geroztik, “André eta Dorine” ikuskizunean.

Aktorea, “EDITH PIAF, Taxidermia de un gorrión” antzezlanean.

Kulunka Teatron aktore aritzen da 2018 urteaz geroztik, “Solitudes” ikuskizunean.

Aktorea, “QuitamiedoS” ikuskizunean.

Aktorea, “QuitamiedoS” ikuskizunean.

Historia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta Eszenografian lizentziaduna da Madrilgo RESAD-en (Espainiako Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskola). Eszenografia- eta jantzi-diseinatzaile aritu da hainbat antzerki zuzendarirekin, ekoizpen pribatu nahiz publikoetan. Hauek dira zuzendari horietako batzuk: Will Keen, Ernesto Caballero, Mathias Simons, Carles Alfaro, Alfredo Sanzol eta Miguel del Arco. Horrez gain, Espainiako Zentro Dramatikoaren (CDN) eta Espainiako Antzerki Klasikoaren Konpainiaren ekoizpenetan lan egin du, besteak beste.
ADEren figuringintzako Adriá Gual saria jaso zuen Avaricia, lujuria y muerte lanagatik (CDN, 2009), eta 2020eko figuringile onenaren Max Saria ere eman zioten lan beragatik. 2007ko Errebelazio Konpainiaren Max Saria irabazi zuen, Desde lo invisible ikuskizunean egindako lan plastikoagatik, eta 2016an, Eszenografia Onenaren Fetén Saria, Circo de la luna lanagatik.
Jantzi diseinatzailea, “André eta Dorine” ikuskizunean/ Eszenografia eta jantzi diseinatzailea, “Solitudes”, “Edith Piaf, Taxidermia de un Gorrión“ eta “QuitamiedoS” ikuskizunetan.

Argiztapen diseinatzailea eta teknikaria, “André eta Dorine” eta “Solitudes” ikuskizunen biretan.

Diseñador de iluminación de “Edith Piaf, Taxidermia de un Gorrión” y “QuitamiedoS”.

Ron Lalá antzerki, umore eta musika konpainiako zuzendaria da Yayo Cáceres. Berak zuzendu ditu konpainiaren ikuskizun guztiak. Hauek dira azkenak: Juan Rana (2020), Alcalá de Henaresen Don Juan jendetsuaren bi edizio (2018 y 2019), Crimen y telón (2017; Ikuskizun Onenaren eta Zuzendari Onenaren José Estruch Saria) eta Cervantina (CNTC/Ron Lalá, Max Saria Musika Ikuskizun Onenaren kategorian). Sor Juana Inés de la Cruz idazlearen Los empeños de una casa antzezlanaren zuzendaritzan parte hartu zuen (Espainiako Antzerki Klasikoko Gazte Konpainia, 2018). Ron Lalá konpainiaren ikuskizunez gain, hauek ere zuzendu ditu: Tragedia de Macbeth (RESAD, 2019), Todas hieren y una mata (2019), Comedia multimedia (2016) eta Álvaro Tatoren Ojos de agua (2014), Julieta Soriaren Mestiza (2018), Javix Bakmanen Holly is good eta Daniel Veroneseren Equívoca fuga.
Musikagiletzat lau album argitaratu ditu bakarka, eta kontzertu ugari ematen ditu Amerikan eta Espainian. Yendo / Entre orillas (Autografía argitaletxea, Juan Diego Bottoren hitzaurrea eta Óscar Grilloren irudiak) liburua argitaratu du. Musika egokitu, interpretatu eta zuzendu du, besteak beste, Yllana eta L´Om-Imprebís konpainientzat, filmetarako musika egin du eta estudioko zein zuzeneko musikari izan da Teresa Parodi eta Antonio Tarragó Ros-entzat, besteak beste.
“André eta Dorine” antzezlanaren musika konposizioa.

2018ko Max Saria irabazi zuen Kulunka Teatro konpainiaren Solitudes ikuskizuneko (Iñaki Ricartek zuzendua) musikagatik.
2016ko Max Sarirako izendatua izen zen, Los hermanos Karamazov ikuskizuneko (Gerardo Verak zuzendua) musikagatik.
Antzerkigintzan aritu denean, hauek izan ditu zuzendari, besteak beste: Miguel Narros, Natalia Menéndez, Ernesto Caballero, Luis Luque, Iñaki Rikarte, Salva Bolta, David Serrano, Juan C. Pérez de la Fuente, José Luis Gómez, Gerardo Vera, Carol López, Ana Zamora eta Alfredo Sanzol.
Dantzaren munduan ere aritu da hainbat koreograforekin, hala nola Sharon Fridman, Enrique Cabrera (Aracaladanza), Marcos Morau (La Veronal), Ángel Rojas (Nuevo Ballet Español), Carlos Martínez (Denada Dance Company), Mónica Runde (10&10Danza), Iván Pérez (NDT), Patrick da Bana eta Jean Charles Gil koreografoekin. Bere lanak Espainiako Dantza Konpainia Nazionalarekin (CND) eta Carte Blanche (Norvegia), Wiener Staatsballett (Austria) eta Ballet d'Europe (Frantzia) konpainiekin estreinatu ditu.
Musika konposizioa eta soinu espazioa, “Solitudes” eta QuitamiedoS” ikuskizunetan.

Enkarguz lan egiten duen antzerkigilea da, eta esperientzia luzea du testu originalen eta egokituen sorkuntzan. Hogeita hamar bat lanen egile da, eta ohikoa da Madrilgo zirkuitu alternatiboan. Gaur egun, antzerki-teoria irakaslea da Dantzerti Euskadiko arte dramatiko eta dantza goi-mailako eskolan.
“EDITH PIAF, Taxidermia de un gorrión” antzezlanaren egilea.

Zuzendari eta aktorea, Arte Dramatikoan lizentziaduna (RESAD, 1992).
Aktore aritu da hainbat ikuskizunetan, hala nola La Abadía Antzokian, Espainiako Zentro Dramatikoan eta Teatro Español-en.
Zinemagintzan ere aritu da, besteak beste, zuzendari hauen gidaritzapean: Daniel Monzón (Celda 211), Paco León (Kiki), Ángeles González Sinde (Una palabra tuya, La suerte dormida), Imanol Uribe (Miel de Naranjas), Alberto Rodríguez (After), Eduardo Chapero Jackson (Verbo), Julien Leclerq (The Informant), Alex de la Iglesia (Balada triste de trompeta).
Zuzendu dituen lanen artean, hauek dira azpimarragarrienak: Rafael Spregelburd-en La Estupidez, Najwa Nimry, Carlos Dorrego eta Emilio Tomé-ren Drac Pack, Nick Payne-ren Constelaciones, José Ramón Fernández-en El minuto del payaso, José Ramón Fernández-en Babilonia, Jose Ramón Fernández eta Inma Chacón-en Las Cervantas, Harry Gibson-en Transpotting, Lars Von Trier-en filmean oinarritutako Bailar en la Oscuridad, José Manuel Mora-ren Autopsia, Ángeles González Sinde-ren Rulos eta Prohibido besar, Santiago Cortegoso-ren Hámster, Cristina Redondo-ren La virtud de la torpeza eta Delirare.
Mejorcita de lo mío eta Al final todos nos encontraremos (La Abadia Antzokian programatutako sorkuntza kolektiboa) ikuskizunen ko-egilea eta zuzendaria da.
Ko-zuzendaria, “EDITH PIAF, Taxidermia de un gorrión” ikuskizunean.

Arte dramatikoan eta eszenografian goi-mailako ikasketak egin ditu (RESAD 2008).
1986 urteaz geroztik aktore, animatzaile, txotxongilolari eta teknikari profesionala da, eta hainbat antzerki-konpainiatan lan egiten du; besteak beste, Gorgona Teatro Urbanon, Estudio Albahacan eta Teatro de la Lunan.
Teknikari laguntzailea

Konpainiako ekoizpen laguntzailea.

Barco Piratako kidea eta prentsa-arduraduna. Pabellón 6-ko kide fundatzailea (Bilboko gune eszenikoa). Guía Gastrocómica liburuaren egilea. Kolaboratzailea da Que me estás contando (EITB), Está pasando (Telemadrid) eta Madrid Trabaja (Onda Madrid) saioetan.
Aurretik, kolaboratzaile izan da Onda Cero, Cadena Ser, RNE, TVE, Antena 3 eta Telecinco komunikabideetan.
Konpainiako prentsa arduraduna.

Bere ibilbidearen zatirik handiena eredu ekonomiko jasangarri bat sustatzen eman du, Naturarentzako Mundu Fondoan (WWF), Bruselan, Brasilian eta Asuncionen, lehenik; eta Kutxa Fundazioan (Donostia), gero, Kutxa Ekogunea zentroaren zuzendari. Dozenaka iritzi artikulu eta erreportaje argitaratu ditu euskal komunikabideetan, bai idatzietan, bai irratian. Bidaiei, argazkilaritzari eta idazteari dien zaletasunak eraman zuen 2020an bere lehen liburua argitaratzera. Gaur egun, Kutxa Literatura Sariak eta Kutxa Fundazioaren argitalpenak kudeatzen ditu. 2018az geroztik Kulunkaren Tour USAren kudeatzailea da.
Konpainiaren kudeatzailea, AEBn.

Zerbitzu hauek ematen ditu, antzerki- eta kultura alorrean: banaketa, ikuskizunen ekoizpena, ekitaldien kudeaketa eta proiektuen garapena.
Zerbitzu horiek era pertsonalizatuan eta profesionalean ematen ditu, eta lan serio eta arduratsua egingo dutenaren bermea.
Enpresaren muin-muinean daude defendatzen eta garatzen dituen ikuskizunen arte-esentzia zaintzeko eta errespetatzeko interesa eta beharra; kalitatezko produktuak eskaintzeaz gain, ikuslearen interesa eta, azken finean, kultura eta artea sustatzeko.

Kooperatibaren azken helburuak, beraz, hezkuntzarekin eta kulturarekin lotutako konnotazioak ditu, eskaintzen dituen zerbitzuei dagokienez; bai eta konnotazio sozialak ere, haren langileei ematen dien babesa kontuan hartuta.
Zerbitzu teknikoa, “André eta Dorine” eta “Solitudes” ikuskizunetan.