André eta Dorine ikuskizunak, konpainiaren lehenengoa, 2010eko urrian ekin zion nazioarteko bideak urratzeari, Kolonbiako Manizales hirian egiten den Nazioarteko Antzerki Jaialdi entzutetsuan.
Orduz geroztik, André eta Dorine lana 600 bat aldiz taularatu du Kulunka Teatrok, eta 30 herrialdetan baino gehiagotan ikusi ahal izan dute azken urteetan. Horren adibide dira Madrilgo Fernán Gómez Antzokian, Bartzelonako Teatre Polioraman eta Los Angelesko LATC-n (Kalifornia) burututako denboraldi luze eta arrakastatsuak.