Maskarekin egiten ari zen lanarekin paraleloan, Kulunka Teatrok dramaturgia berrien aldeko apustua egin zuen 2016an, Edith Piaf, Taxidermia de un gorrión lanaren taularatzea ekoitzita. Antzezlana Ozkar Galán egile emankorrak idatzi, eta Fernando Sotok eta José Daultek zuzendu zuten.
Ikuskizuna Madrilgo Teatro Español antzokiko programazioan egon zen 2017ko urtarrilean: sarrerak agortu ziren lehen egunean bertan eta berealdiko arrakasta izan zuen, kritikaren eta ikusleen aldetik. Horrez gain, bira handia egin zuen Espainia osoan barna: 50 funtziotik gora egin ziren eta 2017an Parisko Don Quijote Jaialdian parte hartu zuen.
Garbiñe Insausti finalista izan zen 2017ko Max Sarietan, EMAKUMEZKO AKTORE PROTAGONISTA ONENAren kategorian, Edith Piafen interpretazioagatik.