Generoa: Musika / antzerkia
Publikoa: Helduak
Formatua: Ertaina (moldagarria)
Hizkuntza: Aukeran gaztelera soila edo gaz-eus
Iraupena: 80 min

Garbiñe Insausti, kantari eta aktore hernaniarra, eta Iñaki Salvador pianojole ezaguna batu dira oraingoan, HEGOAK kontzertua eskeintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izango da. Hegazti errarien moduan, hegoak izango ditugu lagun, beste leku, hizkuntza eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Eta baita hegoak ere, 

sorterrira bueltatu eta bertakoak, hemengoak, gogoratu eta maitatzeko. Laboa edo Imanolen eskutik ezagunak egin diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brell, edo Kurt Weill bezelako artista haundien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar.

HEGOAK, ez da kontzertu hutsa. Proposamen oso teatrala dugu, non Lorca edo Pessoa bezalako idazleen testu laburrak ere lekua izango duten, kantu eta autoreei ligatutako gogoeta eta istorio txikiak ere tartea izango dutelarik.

Gainera, gonbidatu berezi bat izango dugu: Maider Zapirain biolontxelista.

Llega un momento en que es necesario abandonar las ropas usadas que ya tienen la forma de nuestro cuerpo y olvidar los caminos que nos llevan siempre a los mismos lugares. Es el momento de la travesía. Y, si no osamos emprenderla, nos habremos quedado para siempre al margen de nosotros mismos

Fernando Pessoa

Ahotsa
GARBIÑE INSAUSTI 

Pianoa
IÑAKI SALVADOR
Biolontxeloa
MAIDER ZAPIRAIN

 

Argiztapen diseinua
JORGE URRIZOLA
Espazio eszenikoa / Z
uzendaritza
GARBIÑE INSAUSTI
Moldaketa musikalak
IÑAKI SALVADOR

Kartela
ANE PIKAZA
Prentsa
MARÍA DÍAZ

Produkzioa
KULUNKA TEATRO
Banaketa (Euskadin)
ROCÍO PINDADO (PORTAL 71)
Banaketa (Nazionala)
ISIS ABELLÁN (PROVERSUS)