Kulunka Teatro konpainiaren laugarren ekoizpena da QuitamiedoS. 2010ean bere ibilbidea hasi zuenetik gaur arte, bi maskara-ikuskizun (ANDRÉ ETA DORINE eta SOLITUDES) eta testuzko bat (EDITH PIAF, Taxidermia de un gorrión) taularatu ditu konpainiak: azken horietakoa da QuitamiedoS ere. Mundu osoko 30 herrialdetik gora ibili ditu horiekin guztiekin.
Horrez gain, sari eta izendapen ugari ere jaso ditu Kulunka Teatrok bere ikuskizunetako bakoitzagatik; berriki, Solitudes lanagatik, RNE-k ematen duen Premio Ojo Crítico de Teatro eta 2018ko Ikuskizun Onenaren Max Saria.
QuitamiedoS lanaren bidez, antzerki garaikidearekiko konpromisoari eutsi nahi dio konpainiak.