Istorio hau, umorearen bidez, familia bateko kideek bizi duten bakardadearen eta inkomunikazioaren ur sakonetan murgiltzen da.
André eta Dorine sarituko talde sortzaile berberak altxatu du maskara antzezlan hau ere, hitzik batere gabe eta seriotasuna eta irribarrea konbinatuta, ikuslea hunkitzen, aho zabalik uzten eta gogoetara eramaten duena.
Lehen aldiz taularatu zenetik, Solitudes ikuskizunaren 150 emanalditik gora egin dira dozenaka herrialdetan. Sari eta aitormen garrantzitsuak jaso ditu, horien arteko nabarmenena 2018ko Ikuskizun Onenaren Max Saria.